2024(e)ko otsailaren 29(a), osteguna

MY TOWN PRESENTATIONS

 


In this project, we have learnt about town places, and we have done these videos presenting our town, Zarautz. 


 













 

E-TWINNING PROJECT

Fruits in Stream


Aurten ere e-twinning proiektu batean parte hartzen ari gara, Grezia, Italia eta Granadako beste eskola batzuekin elkarlanean. "Fruits in stream" du izena eta, izenburuak dioen bezala, fruten inguruan jarduera desberdinak egingo ditugu. Hasteko, elkar ezagutzeko bideodeiak egin ditugu. 






Horrez gain, proiektuari buruzko logoak sortu ditugu, eta partaide guztien artean bat hautatuko dugu proiektua irudikatzeko. 









2023(e)ko urriaren 3(a), asteartea


 Kaixo!

Gaur goizean herriko azokara joan gara. Elikadura osasuntsuari buruzko proiektua lantzen  gabiltza burubelarri eta aukera paregabea izan dugu, bertako baserritar eta saltzaileekin solasaldi txiki bat egiteko. 


Gaztategian, frutategian, arraindegian, harategian, gozotegian, baserritar postuan... izan gara eta bakoitzean eta argiago dugu, garaian garaiko produktuak ekoiztea zein garrantzitsua den! 















2023(e)ko irailaren 10(a), igandea

 Ikasturteari hasiera emateko Salbideko parkean goiz - pasa egin dugu.

Elkarrekin jolasak egin ditugu eta hamaiketakoa egin ondoren, eskolara itzuli gara.

Primeran pasa dugu !!!!


                                                            LH3A




LH3B




LH3C




LH3D



2023(e)ko ekainaren 9(a), ostirala

Zuen pilotei esker,...


Guk, zaratarekin arazo txiki bat genuen, baina, zorionez, konponbidea aurkitu diogu. Eskerrik asko lagundu diguzuen guztioi.


ESKERRIK ASKO! 

2023(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena

TURKISH SALAD


    Oraingo honetan sukaldari lanetan aritu gara.

    Herrialde bakoitzak beste herrialde bateko errezeta bat prestatu behar zuen. 

    Guk Turkiako entsalada prestatu dugu eta baita dastatu ere! Oso goxoa atera zaigu. Ikusi bideoa hemen.


2023(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna

ZARAUTZ, MY HOMETOWN

     Gure herria, Zarautz ezagutzen ari gara. Gauza pila bat ikasi ditugu dagoeneko!

    Eta gure herria nolakoa den Europako beste herrialde batzuetako ikasleei ere erakutsiko diegu, eta haiena ezagutu ere bai noski.

E-twinning proiektu batean parte hartzen ari gara eta Polonia eta Turkiako herri batzuk ezagutuko ditugu.

Proiektuak  MY HOMETOWN izena du.

Hasteko denon artean logoak egin eta bat aukeratu genuen. Hauxe duzue!






2023(e)ko martxoaren 17(a), ostirala

STORY TELLING : NEON THE FISH

 In this story there are sharks, whales, swordfishes and a fish.

 We are good actors and actresses!

We have invited other children to see our performance.

Watch the videos here.





















2022(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

GABONAK

    Gaur  ospakizun eguna izan dugu. Lehenengo eta bigarren mailako ikasle eta irakasleak  HHko eraikinera joan gara, eta bertakoekin batera gabon kantak abestu ditugu. Olentzero eta Mari Domingi ere gurekin etorri dira.

    Ondoren kalean ibili gara kantari, eta hamaiketako berezia ere izan dugu: bokadillo goxo goxoa txistorrarekin.








2022(e)ko azaroaren 12(a), larunbata

2022(e)ko urriaren 21(a), ostirala

ORIORA IRTEERA 

Atzo egun pasa ederra egin genuen. Goizean kanpinera igo ginen. Bertan hamaiketakoa egin eta Txurrukatik barrena Orioraino iritsi ginen. 

Ibai ertzeko parkean jolastu  eta bazkaldu genuen.

Itzuli trenez egin ginen.

Primerako eguna pasa genuen!


 










2022(e)ko urriaren 10(a), astelehena

BILERA MISTOA DELA ETA




Atzo ospatu genuen ikasturte honetako lehenengo bilera mistoa, eta aste honetan zehar gelako asanbladak egingo ditugu. Horietarako behar beharrezkoak ditugu gelako ordezkari, idazkari eta moderatzaileak. Hona hemen aurtegoak:










2. A

Ordezkaria: Lukas Agirre

Idazkaria: Alex Apestegi

Moderatzailea: Manex Larrañaga




                                                                                                                                   
2B

Ordezkaria: Manex Hernández      

Idazkaria: Moustapha Sall

Moderatzailea: Haizea Nieto 

 


                                                                          









2. C

Ordezkaria: Hodei Goikoetxea

Idazkaria: Julen Ecenarro

Moderatzailea: Maddi Uranga










2. D

Ordezkaria: Sare Portularrume

Idazkaria: Inhar Garcia

Moderatzailea: Liher Etxeberria
















2022(e)ko irailaren 20(a), asteartea

ONGI ETORRI 2. MAILARA!!

 Oporrak bukatuta, berriz ere martxan gaude. Hemen ikasturte honetan bidelagun izango dituzuen irakasleak.


2.A- Zuriñe Osa

2.B- Angela de Miguel

2.C- Itziar Ugalde

2.D- Josune Agirre



2022(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

ZENTZUMENAK

 GAUR AZKEN EGUNA IZANIK ETA GAIARI BUKAERA EMATEKO, HH-ko ZENTZUMEN GELARA JOAN GARA. 

BERTAN PRAKTIKAN JARRI DUGU IKASITAKO GUZTIA BAINA NOSKI GUK ERE ASTE GUZTI HAUETAN GURE ZENTZUMEN KUTXA BEREZIA ERE SORTU DUGU, ETXEKOEKIN JOLASTU ETA IKASITAKOA ERAKUSTEKO ASMOZ.

BUELTAN BERRIZ ERE IKUSIKO GARA!! ONDO PASA!!!




























ORKESTRA SINFONIKO

 MARTXOAREN 30ean IRTEERA EGIN GENUEN, AUTOBUSA HARTUTA JOAN GINEN DONOSTIARUNTZ.


KURSALEAN ORKESTRA SINFONIKOAREKIN BATERA EGIN ZEN KATU BOTADUNAREN EMANALDIA IKUSI GENUEN.

ONDOREN KRISTINA ENEA PARKEAN BAZKALDU ETA DENETARAKO ASTIA IZAN GENUEN: PARKEAN JOLASTU, BUELTATXO BAT EMAN ALTXORRA HARTUZ ETA NOSKI ANIMALIAK ERE IKUS GENITUEN.

AUTOBUSEAN, BATZUK NEKATURIK ERDI LO GERATU ZIREN!!!



ZEIN KONTZERTU EDERRA!!
















2022(e)ko martxoaren 19(a), larunbata

PHOTOMUSEUM


ASTE HONETAN PHOTOMUSEUMERA EGIN DUGU IRTEERA. GORPUTZAREN GAIAREKIN LOTURIK ENTZUMENAK IKASTEN GABILTZA ETA IKUSMENA LANTZEKO EKINTZA DESBERDINAK ZITUZTEN PRESTATURIK. 

BERTAN ILUSIO OPTIKOAK, IKUSMEN ARAZOAK, ARGI JOLASAK...DENETARIK IKASI ETA PROBATU DUGU ETA GOIZ POLITA IGARO DUGU ESKOLATIK KANPO ERE GAUZA BERRIAK IKASIAZ.