2021(e)ko abenduakren 9(a), osteguna

TERTULIA MUSIKALA

    TERTULIA MUSIKALEAN LANDUTAKOARI TIRATUZ, HONA HEMEN PELIKULAK EGITEKO ERABILTZEN DITUZTEN HAINBAT SEKRETU.


    IKUSIKO DUZUENEZ, IKERLARI BIKAINAK GARA... LAISTER HOLLYWOOD-EN IZANGO GAITUZUE.












PROIEKTUA: ESKOLA

ESKOLA HANDIRA IRITSI GINEN IRAILEAN ETA ESKOLA PROIEKTUARI EKIN GENION: NOLAKOA DA GURE ESKOLA? NONDIK DATORKIO IZENA? NORTZUK OSATZEN DUGU OROKIETA HERRI ESKOLA?... ETA JAKINA! NOLAKOA ZEN OROKIETA ORAIN DELA URTE BATZUK? NOLAKO ESKOLA ZUTEN GURE GURASOEK?



ERIKEN AMAK KONTATU DIGU NOLAKOA ZEN OROKIETA BERE IKASLE GARAIAN.

SINISTEN EZ BADUZUE ERE, ZEHARO DIFERENTEA ZEN!






SOFIAREN AMAK, ALDIZ, GREZIAKO ESKOLEN INGURUAN ARITU ZAIGU.

SINISTEN EZ BADUZUE ERE, ESKOLAN REGLETAK ERABILTZEN ZITUEN TXIKITAN!





   

URAITZEN AMAK BERRIZ, MEXIKOKO ESKOLAREN INGURUAN KONTU ASKO AIPATU DIZKIGU.

BERE ESKOLAN DENDA ETA ERE BAZUTEN ETA UNIFORMEA ERABILTZEN ZUTEN!









AZAROAK HAMAIKA, SAN MARTIN EGUNA...

AURTEN, AZAROAREN HAMAIKAKO EGURALDI HONA APROBETXATUZ SAN MARTINERA JOAN GINEN.  SAN MARTIN ERMITARAKO BIDEA OINEZ EGIN GENUEN ETA ONDOREN, INGURUETAN BAZKALDU GENUEN. ESKOLARAKO BUELTAN NEKATUTA SENTITU BAGINEN ERE, EGUN EDERRA PASA GENUEN. 

DATORREN URTEAN... BERRIRO!