2022(e)ko martxoakren 19(a), larunbata

PHOTOMUSEUM


ASTE HONETAN PHOTOMUSEUMERA EGIN DUGU IRTEERA. GORPUTZAREN GAIAREKIN LOTURIK ENTZUMENAK IKASTEN GABILTZA ETA IKUSMENA LANTZEKO EKINTZA DESBERDINAK ZITUZTEN PRESTATURIK. 

BERTAN ILUSIO OPTIKOAK, IKUSMEN ARAZOAK, ARGI JOLASAK...DENETARIK IKASI ETA PROBATU DUGU ETA GOIZ POLITA IGARO DUGU ESKOLATIK KANPO ERE GAUZA BERRIAK IKASIAZ.































2022(e)ko martxoakren 17(a), osteguna

TERTULIA ARTISTIKOA

GABONETATIK BUELTAN INDARTSU ETA GOGOTSU BERRIZ ERE ESKOLARA. PROIEKTU BERRIEKIN HASI BAINO LEHEN, TERTULIA ARTISTIKOARI EKIN GENION BEROTZEKO ASMOTAN...ETA NOLA BEROTU GAINERA!!!

EKINTZA ETA ARTE LAN PILA BAT EGIN GENITUEN KANDINSKYREN OBRA ETA TEKNIKAK EZAGUTZEN GENITUEN HEINEAN!!














2022(e)ko martxoakren 16(a), asteazkena

AMETSA

AURREKO ASTEAN AMETS EGITEKO ASTEA IZAN GENUEN. ESKOLAKO KOMUNITATEAK AMETSAK PLAZARATU ZITUEN ETA GU ERE EZ GINEN ATZEAN GELDITU, BERTAKO PARTAIDE BAI GARA. 

AMETS EGITEN DUGUNEAN DENETARIK ETORTZEN ZAIGU BURURA...ESKOLAN PISZINA BAT IZATEA....TXIKI PARK BAT....GAUZA GEHIAGO IKASTEA....

ORAIN AMETSAK EGI BIHURTZEA ITXARON BEHARKO DUGU!!




2022(e)ko martxoakren 15(a), asteartea

INAUTERIAK

AURTENGOAN BERRIZ ERE ESKOLAN INAUTERIAK OSPATZEKO PARADA IZAN DUGU.

AURTENGOAN EUSKAL INAUTERIAK GAITZAT HARTUTA, MAMOXORROZ MOZORROTZEA EGOKITU ZAIGU.

BERAIEN ISTORIOA EZAGUTU ETA NAHIZ ETA ASKORIK EZ GUSTATU, KALEAN TOPATZEN ZUTEN JENDEA JOTZEA ZUTEN HELBURU, MAKILA ETXEAN UTZI ETA GUSTURA ETORRI GARA ESKOLARA.

ESKOLAKO BESTE KIDEENTZAT DANTZA EGIN ONDOREN, HAMAIKETAKO GOXOA JAN DUGU, TXOKOLATEA BIZKOTXOEKIN.


SABELA EDERKI BETE ONDOREN, DISKO FESTAN IZERDITAN HASI ARTE DANTZAN IBILI GARA.








SUSPERTZE TAILERRA

 DYAkoak ETORRI ZIREN SUSPERTZE TAILERRA ERAKUSTERA. 

JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK ERAKUTSI ZIZKIGUTEN ETA GUK ONDO IKASI ERE NOSKI!!

ETXETIK EKARRITAKO PANPINEKIN GUSTURA ARITU ZIREN ETA GERO GELAKIDEEKIN ERE FROGA EGIN ZUTEN!!

GU BAI SOROSLE ETA LAGUNTZAILE BIKAINAK!!!




































TXOTXONGILO ERAKUSKETA

OTSAILAREN 4ean SANZ ENEARA TXOTXONGILOEN ERAKUSKETA IKUSTERA JOAN GINEN. 

"IGELEN METAMORFOSIA" IZENA ZUEN ERAKUSKETAK ETA ARRAUTZA KAXEKIN EGINDAKO TXONTXONGILOAK ZIREN BERTAN IKUSI IZAN GENITUENAK. 







IKASLEEK HARRITUTA BEGIRATZEN ZUTEN TXOTXONGILOAK MUGITZEKO TEKNIKA!!!



ETA NOSKI, BEHIN IGELAK ONDOAN EUKITA, BERAIEKIN ERE JOLASEAN IBILI ZIREN PIXKATEAN!!!


ZEIN GOIZA POLITA PASA GENUEN!!















ABENDUAREN 23a

ABENDUAREN 23an GABONETAKO OPORRAK HARTZEKO GOGOTSU GINENEZ, ESKOLAKO ETA JANTOKIKO LANGILEEI, BASERRITARREZ JANTZITA, GABON KANTAK ABESTU GENIZKIEN.

BUELTAN TXORIZO OTARTEKOA EMAN ZIGUTEN ETA ZEIN GOXOA ZEGOEN!!! BATZUK ERREPIKATZEKO GOGOA ERE IZAN ZUTEN!!








BELDARTXO JATUNA

ABENDUAN, HIRUHILEKOARI BUKAERA EMATEKO, ANTZERKI BAT IKUSI GENUEN SORMENGELAB-en. ARGI ETA KOLOREEKIN ASKO JOKATUZ ISTORIO POLIT BAT KONTATU ZIGUTEN ETA DENAK ISILIK ETA BEGIAK ZABALIK GENITUELA, ERNE EGON GINEN.



BERRIZ ERE, EKINTZA HAUEK EGITEKO PREST GAUDE!!!