2024(e)ko otsailaren 29(a), osteguna

MY TOWN PRESENTATIONS

 


In this project, we have learnt about town places, and we have done these videos presenting our town, Zarautz. 


 













 

E-TWINNING PROJECT

Fruits in Stream


Aurten ere e-twinning proiektu batean parte hartzen ari gara, Grezia, Italia eta Granadako beste eskola batzuekin elkarlanean. "Fruits in stream" du izena eta, izenburuak dioen bezala, fruten inguruan jarduera desberdinak egingo ditugu. Hasteko, elkar ezagutzeko bideodeiak egin ditugu. 






Horrez gain, proiektuari buruzko logoak sortu ditugu, eta partaide guztien artean bat hautatuko dugu proiektua irudikatzeko. 









2023(e)ko urriaren 3(a), asteartea


 Kaixo!

Gaur goizean herriko azokara joan gara. Elikadura osasuntsuari buruzko proiektua lantzen  gabiltza burubelarri eta aukera paregabea izan dugu, bertako baserritar eta saltzaileekin solasaldi txiki bat egiteko. 


Gaztategian, frutategian, arraindegian, harategian, gozotegian, baserritar postuan... izan gara eta bakoitzean eta argiago dugu, garaian garaiko produktuak ekoiztea zein garrantzitsua den! 















2023(e)ko irailaren 10(a), igandea

 Ikasturteari hasiera emateko Salbideko parkean goiz - pasa egin dugu.

Elkarrekin jolasak egin ditugu eta hamaiketakoa egin ondoren, eskolara itzuli gara.

Primeran pasa dugu !!!!


                                                            LH3A




LH3B




LH3C




LH3D



2023(e)ko ekainaren 9(a), ostirala

Zuen pilotei esker,...


Guk, zaratarekin arazo txiki bat genuen, baina, zorionez, konponbidea aurkitu diogu. Eskerrik asko lagundu diguzuen guztioi.


ESKERRIK ASKO! 

2023(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena

TURKISH SALAD


    Oraingo honetan sukaldari lanetan aritu gara.

    Herrialde bakoitzak beste herrialde bateko errezeta bat prestatu behar zuen. 

    Guk Turkiako entsalada prestatu dugu eta baita dastatu ere! Oso goxoa atera zaigu. Ikusi bideoa hemen.


2023(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna

ZARAUTZ, MY HOMETOWN

     Gure herria, Zarautz ezagutzen ari gara. Gauza pila bat ikasi ditugu dagoeneko!

    Eta gure herria nolakoa den Europako beste herrialde batzuetako ikasleei ere erakutsiko diegu, eta haiena ezagutu ere bai noski.

E-twinning proiektu batean parte hartzen ari gara eta Polonia eta Turkiako herri batzuk ezagutuko ditugu.

Proiektuak  MY HOMETOWN izena du.

Hasteko denon artean logoak egin eta bat aukeratu genuen. Hauxe duzue!